Idazketaren historia

idazkera sistemak
Bilakaerak

Gaur egun, 6.000 hizkuntza inguru dago munduan eta 19 idazkera sistema. Idazketak markatzen du Historiaurrea eta Historiaren arteko muga. Zibilizazio garatuenek idatzizko kultura oso garatua izan dute. [1] Historialariek diotenez, duela 300.000 edo 200.000 urte inguru, Homo erectusak hitz egiten zuen eta lehen saiakera grafikoak duela 30.000 urte hasi ziren labar-artearekin. Gero, 20.000 eta 6.500 urte bitartean sortu zen protoidazkera -marrak hezurretan, mueskak makiletan eta abar - zenbakitzeko beharragatik. Lehenengo hizkuntza keinuen bidezkoa izan zen, -batez ere eskuaren keinuen bidezkoa- eta lehenengo piktogramak keinuen transposizio grafikoak. Antzinako sinbolo mnemonikoak erabili zituzten informazioa transmititzeko. Azkenik etorri ziren mintzatutakoak adierazteko zeinuak.[2] [3]

  1. (Gaztelaniaz) «idazkera eta idatzitakoa - Ministerio de Educación, Cultura y Deporte» studylib.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es el origen de la escritura?» XLSemanal 2017-08-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  3. (Gaztelaniaz) García, Jesús Ruiz; Gimeno, María Pilar Baño; Marcos, Francisco Secadas. (1985). «Evolución histórica de la escritura» Historia de la Educación 4 ISSN 2386-3846. (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search